Apurtxo bat berandu nabilen arren, nik ere Zosma sarien kronikatxoa blogera igotzea erabaki dut. Zosma sarien "abenturatxo" hau gabon garaian hasi zen, komunikazio plangintza hoberena saritzen zen lehiaketa baten inguruan jakin genuenean (ados, ikasgai bat gainditzeko beharrezkoa zen bertan parte hartzea). Inolako esperantzarik gabe gure ideia garatu genuen, eta hilabete batzuk beranduago hemen gaude, gure udako bizitokia izango denaren bila! BARTZELONARA GOAZ!
HEMEN klikatuz gero, Maialen Aizpuruaren blogera zibersaltoa egingo duzu, eta bertan azaltzen da modu magistralean nola bizi genuen momentu berezi hura. Iturria beraz, aipatua. Hala ere, Maialenek Sistema eta Prozesuak irakasgaiko blogetik hartu du testua, Iosu Ganuzak ikasgairako idatzi zuen gogoetatxoa baita. Besterik gabe soilik nahi nuke esan.... GORA HEL&EN! Eta musu handi eta espezial bat Nerea Etxaniz-entzat, berebiziko lana egin baitu proiektua aurrera atera zedin.

1 comentarios:
Eskarrikasko Iñakiiii!!!
mmmmmmmuuuuuuuuuaaa!
;)
Publicar un comentario en la entrada