Andreurekin ahozko akordioa sinatzea izango litzateke denboraren aurkako prozesu kaotiko honen azken txanpa. Bueno, agian azken aurrena, Bartzelonara eramango gaituen autobusean leku bat "alokatzea" falta zaigulako. Hauxe eta alokairuan hartuko dugun pisuaren konfirmazioa, datorren asteleheneko eginbeharra. Hiru hilez bizimoduz aldatuko dut, alor batzuetan behintzat. Kezkek, ordea, hor diraute, izan ere, sentsazio gozo-gazi batek harrapatu nau eta ezin dut burbuinetik atera. Ni ez naiz bukaera bat sustatzen ari, muturren aurretik bizitzan behin pasatzen den tren horietako batera igo naiz, besterik ez. Gauza da, gaur egun trenbide sareek konfigurazio berezia dutela eta edozein momentutan etxera bueltatuko zaituen beste garraiobide bat eskuragarri izan ohi dela, erraz, sarri, eta batez ere, merke.
Baliabide honetaz baliatuko naiz gauzak epel manten daitezen. Abandonatu baino, nahiago hil.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada