domingo 23 de mayo de 2010

Hil egin zaitut


Berriz ere. Ez dakit entsaladako tomatea edo zer demontre izango den, baina azken bolada honetan hil eta hil ari naiz. Aurrekoan burua moztu nizun, eta oraindik bizirik zeundela, barkatu egin zenidan. Baina gaur ere zurekin akabatu dut eta oraingoan sufritu egin duzu, bai, mina egin dizut zure begietan sua ikusi dudan arte. Eta orduan zerbaitek eztanda egin du nire barrualdean, bular aldean. Eta burura igo zait su artifizial bat bailitzan. Klimax-a.

Haurdunaldi traumatikoa-> Pauloven txakurraren asoziazio sintoma-> Sistema immunitario defizientea-> Tomatea jan ezina-> Bihotz errea-> Gau astunak-> hil-ke-ta o-dol-tsu-ak.

Ametsetan transformatu egiten naiz, eta ez dut nire burua ezagutzen. Ezta kontrolatzen ere.