Lehenbizi, nire kidea aurkeztu behar dut. Zuekin Iosu Ganuza Atarrabiatarra (eskubiko tipo xelebrea). Ondoren, ariketaren xedea ezagutarazi. Post-test bat, publizitate kontsumitzaileek iragarki batenganako duten gogoramen maila, alegia. Iker-iragarkia zein? Ba, Port Aventurak aurtengo denboraldirako egin duen kanpaina, amak esango lukeen lez, "cada loco con su tema". Beraz, honelaxe planteatu dugu ariketa:Iragarkiaren azterketa:
Produktua: Port Aventura parke tematikoa
Iraupena: 30 segundo
Kanpainaren hasiera: Martxoak 15
Slogana: vive el momento
Komunikazio mezua: etor zaitez, eta disfrutatu
Kanpainaren helburua: posizioa mantentzea gogorapen iragarki batekin.
Arlo kreatiboa: Argazki panoramiko izoztuen bideomuntaia parkearen inguruak erakutsiz. Guztira 150 pertsona agertzen dira Xede-taldeko kide ezberdinak erakusten dira.
Medioak:Espainiar kate nazional nagusietan, kate tematikoetan, autonomikoetan, interneteko bannerretan, opietan, autobusetan, hesietan, eta irratian.
Guzti honetarako, teknika ezberdinak erabili dira, aurrerago azaldu dugun lez:
-Abiadura biziko Phantom kamera segundoko 1000 fotogramako abiaduran, errusiar mendi azkarrenen irudi garbiak lortzeko.
- Multikamera sistemak momentu bera 50 angelu ezberdinetatik lortzeko balio izan duenak, honela hiru dimentsiotako irudi izoztu horiek sortuz.
- Atzealdeak sortzeko argazkiak
-Zinemarako 35mm-ko kamerak barraketan jarrita eta Red One-ak travelling-en zirkularren gainean pertsonaiak inguratu eta izitu birtualak lortzeko.
Filmaketak bi egun eta erdi iraun zuen eta parkean bertan filmatu zen. 50 tekniko eta 100 figurante baino gehiago joan ziren bertara, parkeko bertako beste 50 langilez gain. Post-produkzio lanak bi hilabetez luzatu dira eta sua edo ura bezalako efektuak txertatu zaizkie irudiei, espektakularitate hori emanez.
Grey-ren kanpaina hau Espainiako telebista kate pribatu nagusiek emitituko dute (Antena 3, Tele5, Cuatro, LaSexta), baita kate tematiko eta autonomikoetan ere. Honez gain, kanpo publizitateaz, interneteko bannerrez, irrati kuñez eta autobusetako publizitateaz ere hornituko da telebista bidez eginiko kanpaina.
Port Aventurak, Espainiako lehen parke tematikoak, 15 urte betetzen ditu aurten, eta 1995eko maiatzaren 1ean ateak zabalduz geroztik, 50 milioi pertsonek gozatu dute bertako jolasez.
Xede taldea finkatuz:
Iragarkiaren publikoa zehazteko ez dugu informazio hori emango zigun kanpo iturririk erabili, izan ere, ez dago azterketa zehatz bat aurrekoa ahalbidetuko diguna. Ordea, gure iritzian eta usteetan oinarrituta, xede taldera hurbiltzen den populazioa finkatu dezakegu:
Xede taldea: Ume zein familia espainiarrak:
Klase Soziala: Klase sozial ertain-ertaina/ertain-altua
Adin tartea: 12-16/17-29/30-50
Segmentazioak
-12-16 urte bitarteko umeak, familiaren dependentzia dute bidaiatzeko. Gurasoak eragingo dituzte.
-17-29 urte bitarteko gazteak, beraien kabuz joan daitezke parkera
-30-50 urte bitarteko gurasoak, beti ere famili nagusiak badira seme alabekin.
-35-50 urteko helduak, maila murritzagoan.
Gunearen arabera: maila berdinean Espainian bizi diren guztiak.
Ikerketaren araberako datuak:
Ikerketaren targeta: 17-50 urte bitarteko gazte eta helduak, beraien kabuz modu zuzenean parkean inbertsioa egin dezaketenak. Gizon zein emakumeak erabiliko ditugu maila berean, ez dugu sexu-diskriminaziorik egingo. Berebiziko garrantzia emango diogu 20-50 urte bitarteko iker-taldeari, maila nagusi batean beraiek mantentzen dutelako parkearen funtzionamendu ekonomikoa.
Kide hauek, klase sozial ertain-ertain/ertain-altukoak izango dira, eta 20-50 urte bitartekoak bizitza laboral aktiboa izango dute, kasu batzuetan familia ere. Honen arrazoia da adin nagusiko taldekoek ez dutela parkea iniziatiba propioz bisitatzen, ez behintzat batazbesteko datuetan. Haatik, familiak nagusitzen dira hemen, umeak dituztenak, bi seme-alaba edo gehiago dituztenak, alegia.
Ikerketaren helburuak:
-Iragarkiarekiko atitude orokorra zehaztea
-Iragarkiaren gogoraratze indizea zehaztea (gogoratu duten kide kopurua, mezuaren gogoraratzea)
-Iragarkiak kideengan izan duen eragina (hartzailearen jokabidearen aldaketa posiblearen azterketa)
-Kideen iragarkiarekiko identifikazioa
Guzti hau galdetu nahi dugu, lehenbizi, iragarkiari atentzioa ipini dioten edo ez jakiteko. Komenigarria litzateke eraginkortasuna neurtzerako orduan, ea jokaera aldaketarik suposatu duen. Port Aventuraren aldeko jokaera aldaketa bultzatu bada, iragarkia eraginkorra izango da. Hala ere, enpresaren izenaren notorietatea eta prestigioa mantentzen edota igotzen laguntzen badu, helburu komunikatiboak ere lortuko lirateke, merkatu helburuez gain.
Inkesta diseinatzen
Post-testa encuestafacil.com web gunearen bitartez egingo dugu, emaitzak modu erraz batean kudeatzeko aukera eskaintzen baitu. Bestalde, Facebook, Tuenti eta Face to Face bidez helaraziko dugu post-testa, beti ere inkestatuak finkaturiko perfilaren barruan daudela ziurtatuz. Besterik gabe, jarraian aurkezten dugu inkesta, eta HEMEN, sarean eskegi dugun bertsioa topa dezakezue.PUBLIZITATE KANPAINA BATEN POST-TESTA
Hartu ezazu parte gure inkestan Mesedez, eskainiguzu momentu bat publizitatearen inkesta hau betetzeko. Zure erantzunak konfidentziaz tratatuko dira eta ez dira Hel&N-ek sortutako inkesta honez gain beste edozein helburutarako erabiliko. Inkesta honek 15 minutuko iraupena du, gutxi gora-behera.
Gogorapen maila
1. Esango al zenizkidake aste honetan ikusi dituzun bost iragarki?
1.
2.
3.
4.
5.
2. Ikusi al duzu Aisialdietarako parkeen inguruko iragarkirik?
Zein? (Erantzuna egokia baldi bada, pasa 5. Galderara)
Mesedez, ikusi itzazu telebistan azaldutako iragarki honen irudiak:
3. Gogoratzen al duzu zein iragarkiri dagozkien irudiak? (baietz erantzun baduzu pasa zaitez 5. galderara)
Bai
Ez
4. Irudi hauek aisialdirako gune famatu bat iragartzen dute. Zein?
Marina dor
Port Aventura
Terra Mitica
Isla Magica
Disneyland
Senda Viva
Besterik?
5. Gogoratzen al duzu zein den iragarki honen slogana?
6. Gai izango zinateke emandako aukeretatik iragarkiari dagokion slogana identifikatzen?
Ven a Port Aventura
Vive el momento
Pensando en ti
Diviértete con nosotros
Unete a la corriente de la diversión
Ez dut gogoratzen
Ustiapen intentzioa
7. Egon al zara noizbait Port Aventuran?
Bai
Ez
8. Balora ezazu 1etik 5era Port Aventurako iragarkia ikusita piztu dizun joateko gogoa:
Zure balorazioa (1 gutxi 5 asko)
1
2
3
4
5
9. Iragarki hau ikusi eta gero, planteatu diozu zure buruari bertara bidaia egitea? Ikusi ez baduzu, planteatuko zenuke?
Bai
Ez
Zergatik?
Iragarkiarekiko atitudea
10. Baloratu iragarkiaren sinesgarritasuna.
Ez da sinesgarria
Sinesgarritasun gutxi du
Nahiko sinesgarria da
Oso sinesgarria da
Erabat sinesgarria da
11. Hemengo zein adjetiborekin definituko zenuke iragarkia? Zeintzuekin?
Erakargarria
Arreta deitzen du
Aspergarria
Argoa
Besterik gabekoa
Persuasiboa
Sortzailea
Liluragarria
Egiazkorra
Gogaikarria
Gustu txarrekoa
Erdipurdikoa
Errealista
Errepikakorra
Betikoa
Argia
Informatiboa
Ez litzaidake berriz ikustea inportako
Besterik?
12. Port Aventurarekiko zenuen irudia errespetatzen du iragarkiak?
Bai
Ez. Zergatik?
13. Nola aldatu du iragarkiak Port Aventurarekiko zenuen kontzeptua?
Hobera aldatu du
Ez du inolako aldaketarik suposatu
Txarrera aldatu du
Gauza batzuk onera eta beste batzuk txarrera aldatu ditu. Gauza hauek:
14. Zer da iragarki honetatik gehien gustatu zaizuna?
Kontatzen dena
Efektu berezia
Erabilitako estetika
Dinamismoa
Musika
Pertsonaiak
Pertsonaia famatuen agerpena
Besterik. Zer?
15. Eta zer da iragarki honetatik gutxien gustatu zaizuna?
Kontatzen dena
Efektu berezia
Erabilitako estetika
Dinamismoa
Musika
Pertsonaiak
Pertsonaia famatuen agerpena
Besterik?
Zure inguruan
Galdeketa amaitzear dago. Azken galdera hauek, ikerketaren erantzunak egokiago ikertzeko baliko dizkigute. Gogoratu eskainitako datuak soilik ikerketa honetarako erabiliko direla, eta behin helburuak lortuta, ez dira inon artxibatuko.
16. Sexua:

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada