Iragarkien elementuak aztertuko ditugu oraingoan. Ordea, ezer azaltzen hasi baino lehen, aipatu behar dut ariketa hau egin zen egunean ez nintzela klasera joan (Aisi-arrazoiak medio), eta ez nituen 10 iragarki horiek ikusi, ezta taula bete ere. Hala ere, dokumentatu egin naiz eta lortu dut iragarki horien zerrenda (Janire Quintairos-en blogari esker. Irudian ikusi daitezke zein markaren iragarkiak diren), baita ariketa betetzeko behar den teoria ere (slideshare etorkizuna da). 
Beraz, iragarkiak ikusi eta taula antzeko bat sortu dut. Ez ditut tamaina, kolorea, posizioa, kokalekua, bolumena eta produktuarenganako jarrera kontutan hartu, suma daitekeenez, ezagutu ezin ditzakegun datuak direlako. Umore maila, izaera didaktikoa, musika, ospetsuen erabilera eta OVER ahotsa ordea, irizpidetzat hartu ditut.

Beraz, iragarkiak ikusi eta taula antzeko bat sortu dut. Ez ditut tamaina, kolorea, posizioa, kokalekua, bolumena eta produktuarenganako jarrera kontutan hartu, suma daitekeenez, ezagutu ezin ditzakegun datuak direlako. Umore maila, izaera didaktikoa, musika, ospetsuen erabilera eta OVER ahotsa ordea, irizpidetzat hartu ditut.
Balorazio orokorra egin eta taula osatu ondoren, emaitza batzuk ondorioztatu ditzakegu:
Emozionaltasun edo Arrazionaltasunari dagokionez, aztertutako iragarki guztiak nahi dute emozioaren bitartez hartzailea kolpatu, eta guztien %20ak arrazionaltasuna ere erabili du emozioarekin batera, beti ere maila txikiagoan, noski. Teorian ezagutzen den lez, emozioa eta arrazoia lotuz iragarkiak hobe txertatzen dira memorian, eta hau ezin hobe nabari dezakegu egindako azterketan.
Umorea nagusi da iragarkien %60an. Josebaren lanerako egindako dokumentazio lanean irakurri nuen bezala, umorea geroz eta gehiago erabiltzen den baliabidea da, guztiek maite duten emozioa baita. Ondo erabiliz gero, oso eraginkorra izan daiteke, oso bereizgarria. Hala ere, teoriak esaten duen bezala, seriotasuna kentzen dio iragarkiari, eta kontu handiz aukeratu behar da umore mota. Mercedes artxi-garesti bat ezingo litzateke barreguraren bitartez saldu, eta ordea, gasdun edari bat iragartzeko ezin hobea izan daiteke, La Caserak erakutsi digun bezala.
Eduki didaktikoaren kutsua duten iragarkien erabilera ere antzinako kontua dela dirudi, ez baitugu iragarki didaktiko bat bera ere ikusi. Hala ere, hauxe ez da orokortu egingo nukeen baieztapena, izan ere, ikusitako 10 iragarki hauek tematika jakin bat dute, eta, adibidez, garbigailu edo zukuen iragarkiak oso didaktikoak izan ohi dira, baita hortz pastenak ere. Baina orokorrean, ez da oso erabilia.
Ikusi ditugun iragarkien 100%ak erabiltzen du musika. Ordea, batean ez ezik, beste guztietan musika lagungarri hutsa da, ez du balio gogorapena errazteko, iragarleek ez dute iragarkiaren ezaugarri nagusi bezala azpimarratu. 11888-ren iragarkian ordea, Jingle-a daukagu, eta honek oroimenean eragina badu, nik behintzat melodiarekin badakidalako zer ari den iragartzen. Hala ere, oroitze-prozesuan lagungarri bada ere, ez du pertsuaziorik lortzen. Berriz ere, iragarkien izaera aztertu behar litzateke jinglea erabili ohi den edo ez zehazteko; ikerketa honen kasuan, ez da oso erabilia.
Ospetsuek eragin handia dute iragarki batekiko atsegintasuna sortzeko orduan, ez ordea oroimen edo pertsuazioan. Teoriak dioenez, iragarkien %10-a pertsonai famatuek preskribitutakoa da, ikerketan ordea %40ª famatuen bidez iragarrita daude, gainera, gizonezkoak dira kasu guztietan EITB-rena ez ezik, non telebista kateko pertsonai ezagun asko agertzen diren, emakume zein gizonak. Nolabait, ohikoaren aurka doa hauxe, izan ere, arruntagoa omen da emakume famatuaren irudia, eragin handiagoa ohi du izan. Hala ere, ez da esanguratsua, izan ere, ez litzateke logikoa izango emakume famatu batek F. C. Barcelonaren iragarkia errepresentatzea. Gaiak baldintzatzen du hauxe. Gainera, nahiz eta atentzioa beraiengan jartzeak pertsuazioa kaltetu dezakeen, hemengo adibideetan famatuak egoki erabili direla uste dut, sinesgarria da.
Azkenik, iragarki guztietatik %70ean, OVER ahotsa gizonezkoarena da, bitan emakumezkoarena eta bakarrean ez dago Over ahotsik. Teoria eta praktika eskutik doaz kasu honetan, non badirudien gizonezkoaren ahotsak legitimazio handiagoa edo sinesgarritasun handiagoa eransten dion iragarkiari. Matxismoaren isla, nire aburuz.
Ondorioztatu dezakegu beraz, klasean azaldu zena eta errealitatea ez direla hain parekoak. Hala ere, lagin-akatsa izugarria da eta ezin litzateke daturik estrapolatu, iragarkien tematikaren arabera ezaugarri batzuk gailendu eta beste batzuk baztertzen direla uste dudalako. Dena den, emozioz betetako iragarkia modan dago, noski, gizonezko baten sinadura faltako ez zaiolarik.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada