31 bolondresek hartu dute parte Port Aventuraren kanpaina berriaren inguruan egin dugun gogorapen-testan. Facebook eta Tuenti erabili ditugu gure xederako, baita zenbait face to face inkesta burutu ere. 31 hauetatik 7 kideko abstentzio maximoa izan dugu galdera batzuetan, hala ere, orokorrean 28 izan da bataz-besteko erantzun kopurua. Ariketaren lehen fase honetan, encuestafacil web guneak eskainitako grafikoak erakutsiko ditugu, erantzunen isla gisa. Ondoren, datuak interpretatu eta ondorio argi bat atera beharko dugu: PORT AVENTURAREN KANPAINA ERAGINGARRIA IZAN AL DA? (grafikoak behar besteko argitasunarekin ikusten ez badira, egin klik irudiaren gainean)
1. Esango al zenizkidake aste honetan ikusi dituzun bost iragarki?
1. Esango al zenizkidake aste honetan ikusi dituzun bost iragarki?
Inkestatuek eman dizkiguten iragarkien zerrenden arabera, gogoratuenak Mixta eta Movistar-enak dira (9 aldiz aipatu da bakoitza). Coca Cola eta Ricci Ricci-ren iragarkiak ere 6-7 aldiz agertu dira, eta gainontzekoen inguruan, ez dago ezer aipagarririk. Port Aventura 3 aldiz aipatu da, behin bigarren aukera bezala, eta birritan laugarren aukera bezala.
2. Ikusi al duzu Aisialdietarako parkeen inguruko iragarkirik?
30 erantzun izan ditugu eta 13k baietz erantzun dute. Horien artetik 3k Port Aventura aipatu dute zuzenean.
3. Gogoratzen al duzu zein iragarkiri dagozkien irudiak?
Guztiek erantzun diote galderari.

4. Irudi hauek aisialdirako gune famatu bat iragartzen dute. Zein?
29 erantzun jaso ditugu galdera honetarako.
5. Gogoratzen al duzu zein den iragarki honen slogana?
30 erantzunetatik soilik bik gogoratu dute "vive el momento " slogana.
6. Gai izango zinateke emandako aukeretatik iragarkiari dagokion slogana identifikatzen?
7. Egon al zara noizbait Port Aventuran?
8. Balora ezazu 1etik 5era Port Aventurako iragarkia ikusita piztu dizun joateko gogoa.
9. Iragarki hau ikusi eta gero, planteatu diozu zure buruari bertara bidaia egitea? Ikusi ez baduzu, planteatuko zenuke?
10. Baloratu iragarkiaren sinesgarritasuna
11. Hemengo zein adjetiborekin definituko zenuke iragarkia? Zeintzuekin?
12. Port Aventurarekiko zenuen irudia errespetatzen du iragarkiak?
13. Nola aldatu du iragarkiak Port Aventurarekiko zenuen kontzeptua?
14. Zer da iragarki honetatik gehien gustatu zaizuna?
15. Eta zer ordea gutxien gustatu zaizuna?
24 erantzun jaso ditugu. Erantzun irekian erantzun dutenek, txarrena iragartzeko beste formarik aurkitu ez dutela, eta parkearen ambientazioa behar bezala explotatzen ez dela esan dute.

Emaitzak interpretatuz
Erantzun hauetatik hainbat ondorio atera ditzakegu. Gogorapenari dagokionez, %89,66-ak gogoratu du Port Aventuraren iragarkia, hori bai, honetarako lau galdera laguntzaile egin behar izan dira. Lehen galderan, non ikusitako bost iragarki aipatzea eskatzen zen, soilik hiruk aipatu dute Port Aventura. Bigarrenean, aisialdirako parkeen inguruko galdeketa zela adierazi dugu, eta 13 pertsonek gogoratu dute. Hirugarren galderan, inkestatuak irudi laguntzaile batzuk izan ditu eskura, eta % 64, 52ak Port Aventurarekin lotu ditu. Azken galderan ordea, %89,66 izan da gai iragarkia Port Aventurarekin parekatzeko.
Memoria bisuala nahiko ona izanda, iragarkiaren sloganaren inguruan galdetu dugu. Laguntzarik gabe, ea slogana ezagutzen zuten galdetzean, bi pertsonak egoki asmatu dute. Slogan posibleak eskainiz gero, %30-a ez da gai izan gogoratzeko, eta bestalde, % 27,7ak erantzun desegokia aukeratu du. Soilik % 27,7ak asmatu du slogan erreala.
Inkestatuen 96,67ak bisitatu du gutxienez behin Port Aventura, eta iragarki honez geroztik, nahiko gogo piztu zaie bertara joateko, izan ere, 10ek 4ko puntuazioa eman diote baieztapen honi (1-5erako rangoan) eta 9k balorazio neutroa eman diote. Gainera, iragarkia ikusi ondoren, %62,07ak planteatu egin dio bere buruari Port Aventurara bidaia egitea.
Iragarkiaren inguruan, %65,8ak erantzun neutro bat eman du sinesgarritasunaren inguruan galdetu diegunean, iragarki nahiko sinesgarria dela esanez. Segidan, inkestatuen 19,23a dugu zeinek ez duten uste iragarki sinesgarria denik. Soilik %14ak uste du iragarkia oso sinesgarria dela. Bestalde, iragarkiari adjektiboak txertatzean, orokorrean arreta deitzen duen iragarki erakargarria dela iritzi dute. Hala ere, % 13,33ak aspergarria dela dio eta soilik % 5ak dio pertsuasiboa dela.
Honez gain, esan dezakegu iragarkiak ez duela eraginik suposatu inkestatuek parkearekiko zuten aurretiko iritzian. %84,62ak dioenez, iragarkiak errespetatzen du Port Aventurarengan zuten iritzi hori, eta soilik %15,38arentzat aldatu da hobera.
Azkenik, batez ere iragarkiaren dinamismoa, erabilitako estetika eta efektu bereziak baloratu dira, eta gutxien gustatu zaiena pertsonaiak eta musika izan dira. Hala ere, parkearen anbientazioa behar bezala esplotatzen ez dela edo beste iragartzeko modurik aurkitu ez dela ere iritzi dute inkestatuek.
Erantzun guztiak baloratuta, esan dezakegu Port Aventuraren kanpaina berrirako kaleratutako spotak nahiko eragin izan duela gizartean. Gogorapen maila altua erakutsi da, non gainera, egunean jasotako inpultso publizitario anitzak kontutan izanda, hiru pertsonek Port Aventura aipatu dutela besterik gabe. Slogana gogoratzeko orduan ordea, arazo handiagoa dago, laurdenak gogoratu duelako, eta laguntzarekin gainera. Beraz, esan dezakegu kontsumitzaileak iragarkiaren irudiak memorizatu dituela luzerako, ez ordea sloganaren mezua.
Bestalde, iragarkiarenganako balorazio orokor bat egitearren, spot sinesgarria dela nabari dugu emaitzen arabera, arreta deitzen duen iragarki erakargarria. Ordea, badago aspertu egin den taldea ere, eta oso gutxi sentitu dira pertsuadituta. Estiloari dagokionez, dinamismoa, estetika eta efektu bereziak positiboki baloratu dira, eta pertsonaiak zein musika ez dira gustuko izan. Gainera, anbientazio eskasari kritika egin zaio.
Azkenik, inkestatu ia guztiak egon dira parkean, eta orokorrean gogoa eman die iragarkiak bertara bueltatzeko, erdia baino gehiagok gainera, planteatu egin dio bere buruari bidaia posible hori. Gainera, Port Aventurarekiko zuten iritzia mantendu du spotak, eta gutxi batzuengan hobekuntza suposatu du.
Balorazio orokor bezala, kanpaina eraginkorra dela uste dugu emaitzak oso positiboak izan baitira, eta agian, mezuan gehiago zentratzea gomendatuko genuke.










0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada