Emakunde elkartearen parte den Begirak zehaztu ditu "iragarki sexista" baten ezaugarriak zeintzuk izan daitezkeen. Xedea, beraz, aleatorioki 15 iragarki aukeratu (anuncios.com web gunetik hartuak) eta parametro hauen arabera filtratu egingo ditugu sexismoan jauzi diren ala ez ikusteko:
-Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
-Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
-Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
-Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
-Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkia inolako harremanik izan gabe.
-Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
-Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
-Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.
Hortaz, hauexek dira aukeratu ditudan iragarkiak, eta beraiengan egin dudan balorazioa.
1. Flex-Chic & Cheap.
-Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
-Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
-Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
-Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
-Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkia inolako harremanik izan gabe.
-Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
-Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
-Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.
Hortaz, hauexek dira aukeratu ditudan iragarkiak, eta beraiengan egin dudan balorazioa.
1. Flex-Chic & Cheap.
Nolabait, nabari daiteke sexismo kutsu bat, emakume ederrak koltxoiak iragartzeko erabiltzen direlako. Gainera, hasieran off ahotsean hitz egiten duen emakumea badirudi koltxoiez beharrean gizonez ari dela, eta hau pentsatzera bultatzen duten irudiak ere eskaintzen dira. "Todas quieren uno, todas los desean y todas se estan llevando uno" dio, alegia. Ulertu daiteke emakumea gizonaren desiraren bila dabilela, eta bestalde, edertasunaz bestelako produktu bat iragartzeko neska politak erabili direla, atrezzo gisa. Zentzu horretan, bai, sexista litzateke.
2. Evax-Demo.
Emakumearen irudia erabiltzen da, baina konpresen iragarki baten aurrean gaude, nola ez da ba erabiliko emakumea? Bestalde, ez da neska sexual bat erakusten, nire ustez, Emakundek ezarritako pautak errespetatzen ditu, eta nahiz eta iragarki tentela iruditzen zaidan (zergatik dirudi beti konpresak iragartzen dituzten emakume horiek sustantzia aluzinojenoen menpe daudela?), ez zait sexista iruditzen.
3. Honda-Heroes.
Ez da emakumearen irudia erabiltzen, beraz, ez da bereganako mehatxurik nabari. Hori bai, komentatzearren soilik, kuriosoa da nola kotxeen iragarkietan gizonezkoaren irudi heroikoa sustatzen den, kasu honetan gainera, literalki. Kotxeak gizona den "heroia" azaleratzen du. Ez da, ordea, sexista. Gertatzen dena da gizonezkoak garela iragarkiaren targeta, eta badakigu gizonek heroi izate hori izugarri maite dugula :P
4. Wilkinson for women-Bikini
Hemen ere emakume lirainak erabiltzen dira depilatzeko aparailu berri bat iragartzeko. Uste dut edertasuna aitzakiarekin erabili dela, izan ere, produktua esklusiboki emakumeentzako zuzendua da. Beraz, eta nahiz eta errealitatetik at dagoen emakumearen prototipoa eskaintzen den, ez zait sexista iruditzen.
5. Repsol-Microalgas.
Iragarki hau juxtu sexismoaren ezaugarriak alderantzizkatzen ditu. Erabiltzen da, bai, emakumearen irudia. Baina orain arte gizonezkoek izan duten rola neskato batek hartu du Repsoleko iragarkian, izan ere, kimilakari profesional bat bezala azaltzen zaigu. Beraz, betiko pautekin apurtzen duen iragarkiaren aurrean gaude.
6. Axe-Sofaurus
Axeren iragarkietan ohikoa da sexismoa aurkitzea. Publizitatearen historiarako eginiko sexismoaren lanean ere aztertu nuen lez, objektu sexual gisa azalduko den emakumea Axeren puntu fuertea da. Gainera modu oso nabarian egiten du. Azken finean, Axerekin emakume ederrenak lortuko dituzula esan nahi da, eta honek Begirak zehaztutako hainbat ezaugarri urratzen ditu: Alde batetik gizonak emakumearen gainean duen menpekotasuna dago, eta bestetik neskatxo biluzien erabilera produktuarekin zer ikusirik ez duelarik. Ondorioa: iragarki hau sexista da.
7. Port Aventura-Celebra la vida
Ez du inongo kutsu sexistarik.
8. Celta-Los Celtunis
Emakumearen rol sexista azpimarratzen duen iragarkiaren aurrean gaude, non ama bat aurkezten zaigun bere semea zaintzen eta supermerkatuan erosketa egiten. Beraz, nahiz eta goian aipatutako baldintzen aurka ez doan, sexista da sexu rol sexistak jarraitzen dituelako.
9. Metro de Madrid-Niño
Ez dut uste sexista denik.
10. Coca Cola-Dile a tu cabeza.
Hauxe ere sexista ez dela deritzot.
11. McDonalds-Tipos de clientes
Hau ere ez da sexista Begiraren parametroen arabera.
12. Viceroy-Caballo
Nahiz eta ez den iragarki sexista, berriz ere desberdindu dezakegu zein izan ohi den gizonezkoaren papera publizitatean. Kasu honetan, Fernando Alonso da preskriptore, eta berriz ere dominatzaile gisa erakusten zaio, nahiz eta ez den emakumearen irudirik. Heroia da, adoretsua. Gizonak horrelako perfila izan ohi du iragarki askotan.
13. El Corte Ingles-Ya es primavera
Arropa iragartzen den iragarkia dugu hemen, eta noski, emakume lirainak erabili dira iragarkia apaintzeko. Hala ere, uste dut iragartzen denarekin zer ikusia duela eta nahiz eta emakumearen irudi ez-erreal bat erakusten den, ez dut sexista kontsideratzen. Emakume lirainak erakusten dira, baina ez du bere irudia gutxiezten.
14. Baileys-Chica hablando a cámara.
Aitortu behar dut. Iragarkia ikusi nuen lehen aldian, iragarki sexista kontsideratu nuen. Emakumeak publizitatean hartu duen roletako bat, neska gazte sexy eta dominantearena da, beti ere ikuskera sexual batetik. Iragarki hau badirudi gizonari zuzenduta dagoela, neska "katxarroak" telebistaren beste aldean dagoen tipoa seduzitu nahiko balu bezala. Hortaz, ikusten diot sexismo kutsu bat, emakumearen irudi sexy hori ez doalako iragartzen den edari alkoholdunarekin bat eta gizonezkoaren gizontasuna saritzen duen garaikur bat bezala islatzen delako.
15. Seat-Good Stuff
Iragarki hau ez da sexista, nahiz eta Shakiraren irudia erabiltzen den.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada