Behingoz lo hartzen duenerako, ez zaizkio ezta sei ordutxo ere gelditzen amestearen plazerraz gozatzeko. Azken aldian, gainera, deseroso esnatu ohi da, gau osoa Kill Bill-eko neska ilehoriarekin katana-borrokan aritu balitz bezala. Deseroso baino, nekatuta. Egunean zehar, ondorioz, burbuila batean aislaturik, pentsatzeari ekiten dio testuingurua edozein delarik: Kalean, autobusean, klasean... Batez ere klasean, zoritxarrez.
Laginketa aleatorio sistematikoaren inguruko informazioak ozta-ozta lortzen zuen burbuila traspasatu eta bere adimenean tartetxoa lortzea, eta tamalez, azkenean espero zena gertatu zen. Des-ko-ne-xi-o-a.
Atentzioaren koma sakona. Eta berriz ere Alemaniara bidai sideral imaginarioa.
Nostalgia, batzuetan, jostorratz-bainua baino mingarriagoa da. Neuronak masakratuko nituzke Blue Fire-n behin eta berriz igoz. Eta kotxe hura hartuko nuke nahiz eta ez dakidan martxan jartzen ere. Eta gofre antzeko opiltxo hori ere... Ras! Barrura. Txokolate eta nataz. Ekar ezazu zurea ere, ez zaizu gustatuko eta. Gauez herritxo isil hartara joango ginateke, eta oraingoan, iluntasunera sartzeko adorea izango nuke eta zu nirekin! Salbatu egingo nizuke lurrera jauztean, eta ez zinateke bustiko.
Askotan pentsatzen dut oso zoritxarrekoak garela lehen aldiz bizitakoak berriz ere errepikatuko ez direlako. Denbora aurrera doan heinean, geroz eta lehen-aldi gutxiago biziko ditugu. Eta helduko da egunen bat noiz dena egina izango dugun, behintzat behin. Dena nostalgikoa izango da, eta naiz eta errepikatzeko ahalegina egin, sinetsidazu lagun, ez da izan zenaren itzala ere izango. Nik diot, nostalgian bizi baino, nahiago olatu batek irensten banau.
Ametsetan ordea, dena da posible. Berriz ere lehen aldiz sentitzea ere bai.
Laginketa aleatorio sistematikoaren inguruko informazioak ozta-ozta lortzen zuen burbuila traspasatu eta bere adimenean tartetxoa lortzea, eta tamalez, azkenean espero zena gertatu zen. Des-ko-ne-xi-o-a.
Atentzioaren koma sakona. Eta berriz ere Alemaniara bidai sideral imaginarioa.Nostalgia, batzuetan, jostorratz-bainua baino mingarriagoa da. Neuronak masakratuko nituzke Blue Fire-n behin eta berriz igoz. Eta kotxe hura hartuko nuke nahiz eta ez dakidan martxan jartzen ere. Eta gofre antzeko opiltxo hori ere... Ras! Barrura. Txokolate eta nataz. Ekar ezazu zurea ere, ez zaizu gustatuko eta. Gauez herritxo isil hartara joango ginateke, eta oraingoan, iluntasunera sartzeko adorea izango nuke eta zu nirekin! Salbatu egingo nizuke lurrera jauztean, eta ez zinateke bustiko.
Askotan pentsatzen dut oso zoritxarrekoak garela lehen aldiz bizitakoak berriz ere errepikatuko ez direlako. Denbora aurrera doan heinean, geroz eta lehen-aldi gutxiago biziko ditugu. Eta helduko da egunen bat noiz dena egina izango dugun, behintzat behin. Dena nostalgikoa izango da, eta naiz eta errepikatzeko ahalegina egin, sinetsidazu lagun, ez da izan zenaren itzala ere izango. Nik diot, nostalgian bizi baino, nahiago olatu batek irensten banau.
Ametsetan ordea, dena da posible. Berriz ere lehen aldiz sentitzea ere bai.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada