Denbora luzez buruari hainbat bira eman ondoren, ondorio garbi, ukaezin eta gordinera heldu nintzen:
2012. urtean, mundua amaituko da.
Hilabete bakarrean hiru lurrikarek astindu dute gure planeta, lehena Haitin, ondoren Chile eta duela pare bat egun patu berdina jasan zuten Turkiako biztanleek. Bestalde, nonbait hor behean, antartida aldean, Tenerife irla kanariarraren antzeko tamaina duen mega-izeberg batek, gainontzeko izotz masari agur esan eta bere kaxara noraezean aritzeko independentzia lortu duenak, itsas-uhaitzen norabidea aldatu du; eta honek izugarrizko arazo meteorologikoak dakartza, dirudienez.
Noski, akojonatu egin naiz. Klasean, badaezpada ere, planetaren egoeraren jakinean jarri ditut hainbat ikasle: 2012. urtean, Mayen munduaren amaieraren predikzioa bete egingo da eta guztiok hilko gara, nahi edo ez. Batzuek Tuenti bidez masa-suizidio bat antolatzeko ideia proposatu dute, beste askok portatila zabaldu eta Vueling-en beraien ametsetako bidaiaren bila hasi dira. A.M.-ek, urduri, bere existentziaren amaiera gertu dagoela ikusirik, A.F.-ri maitasun deklarazio sutsua egin dio eta erantzuna baiezkoa izan da. Desesperazio momentu hauetan denak balio du, ikusi daitekeenez.
Baina agian, Telecinco-ko kazetariengan arrunta den bekatu berbera egin dut nik ere: ez dut informazioa kontrastatu. Beraz, Google-en sartu eta honen inguruan dokumentazio lan garrantzitsua egin dut, Teresa Agirreazaldegik bere ikasgaian erakutsitako tresneria itzela erabiliaz. Antza, 2012. urtean egutegi Mayaren bukaera izango da, beste periodo berri bati hasiera emango zaiolarik, 13. Baktun-a, izenez. Ez uholderik, ezta Tsunami masiborik ere, ez behintzat profezia honen erruz.
Beraz, harturiko lasaitasuna ez da izan edonolakoa, putada itzela litzateke karrera amaitu bezain laster, zas! Olatu erraldoi batek dena kakatara bidaltzea.

Izua eragiteak plazerra ematen dit. Eta hauxe dela eta, Eiken BANK-ek antolatu duen Euskal talentuen lehiaketan parte hartzea erabaki dut. Ikus-entzuneko ideien lehiaketa da, filme baten, telesail baten zein mugikorraren bidez ikusteko laburmetrai baten ideien lehiaketa, beste asko posible izanik. Izua sortuko duen zerbaiten bila nabil, gaur egun horrelako asko ez dagoelako.
Tipo honek, adibidez, benetan sentitu du gure klasekideok aurki sentitu duguna, munduaren amaieraren kontu honen inguruan. Eta horrelako zerbait sortzea da, beraz, nire erronka.
2012. urtean, mundua amaituko da.
Hilabete bakarrean hiru lurrikarek astindu dute gure planeta, lehena Haitin, ondoren Chile eta duela pare bat egun patu berdina jasan zuten Turkiako biztanleek. Bestalde, nonbait hor behean, antartida aldean, Tenerife irla kanariarraren antzeko tamaina duen mega-izeberg batek, gainontzeko izotz masari agur esan eta bere kaxara noraezean aritzeko independentzia lortu duenak, itsas-uhaitzen norabidea aldatu du; eta honek izugarrizko arazo meteorologikoak dakartza, dirudienez.Noski, akojonatu egin naiz. Klasean, badaezpada ere, planetaren egoeraren jakinean jarri ditut hainbat ikasle: 2012. urtean, Mayen munduaren amaieraren predikzioa bete egingo da eta guztiok hilko gara, nahi edo ez. Batzuek Tuenti bidez masa-suizidio bat antolatzeko ideia proposatu dute, beste askok portatila zabaldu eta Vueling-en beraien ametsetako bidaiaren bila hasi dira. A.M.-ek, urduri, bere existentziaren amaiera gertu dagoela ikusirik, A.F.-ri maitasun deklarazio sutsua egin dio eta erantzuna baiezkoa izan da. Desesperazio momentu hauetan denak balio du, ikusi daitekeenez.
Baina agian, Telecinco-ko kazetariengan arrunta den bekatu berbera egin dut nik ere: ez dut informazioa kontrastatu. Beraz, Google-en sartu eta honen inguruan dokumentazio lan garrantzitsua egin dut, Teresa Agirreazaldegik bere ikasgaian erakutsitako tresneria itzela erabiliaz. Antza, 2012. urtean egutegi Mayaren bukaera izango da, beste periodo berri bati hasiera emango zaiolarik, 13. Baktun-a, izenez. Ez uholderik, ezta Tsunami masiborik ere, ez behintzat profezia honen erruz.
Beraz, harturiko lasaitasuna ez da izan edonolakoa, putada itzela litzateke karrera amaitu bezain laster, zas! Olatu erraldoi batek dena kakatara bidaltzea.

Izua eragiteak plazerra ematen dit. Eta hauxe dela eta, Eiken BANK-ek antolatu duen Euskal talentuen lehiaketan parte hartzea erabaki dut. Ikus-entzuneko ideien lehiaketa da, filme baten, telesail baten zein mugikorraren bidez ikusteko laburmetrai baten ideien lehiaketa, beste asko posible izanik. Izua sortuko duen zerbaiten bila nabil, gaur egun horrelako asko ez dagoelako.
Tipo honek, adibidez, benetan sentitu du gure klasekideok aurki sentitu duguna, munduaren amaieraren kontu honen inguruan. Eta horrelako zerbait sortzea da, beraz, nire erronka.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada