"Edaten ez badakizu, utzi behingoz edateari". Eta kasu egingo diola zin egin du, bihotzez. Izan ere, itzalak eztaltzen du bere aurpegiaren zati bat, baita gauez ere, bai, batez ere gauez. Eta vodka Red Bull pareak gibela inbaditzeko estrategia antolatzen duen momentu horietan, Larunbat gauetan, are gehiago. Zine Beltzeko Femme fatale-n antzera, aurpegi bat, izaera bi.
Edateari utziko dio, hala ere, badaki gauzak ez direla hain errazak. Mutila maite du baina min egin dio nahi gabe. Berriz ere. Ezin du itzaletik ihes egin. Mutila maite du baina beldur dio, eta alkoholaren kontua bigarren mailako aitzakia tentela da, umekeria. Garai batean, benetan pertsona ona zela sinistu zuen. Uste zuen erruduna mutila zela, bera ordea, arrazoiaren jabe. Baina mutilaren aupegia bere osotasunean antzeman zitekeen bitartean, bereak alde ilun bat zuen, partzialki.
"Ez zara dirudizuna, kabroia. Ez zara ona, ustelduta zaude. Koldarra zara eta sines nazazu, zurekin ez naiz deus ere zoriontsu izango. Ezin dut zugan konfidantza izan". Orduantxe konturatu zen ez zela ona, etzeukala arrazoirik. Bere irudi ideal fiktizioak irentsi zuen jada urte batzuk aurrerago, eta orain segika doakio momentu oro. Ez da, inolaz ere, izatea nahiko lukeen tipo hura, aitzitik, gezurtia da. Eta deabrua ere bada gezurtia, eta itzalak bitan banatzen du bere aurpegia.
Gaur min egin dio. Eta konturatu da, beste behin, ezingo dela behar bezain adoretsu izan, itzalak alde argiztatuko begia irentsi baitio, minbizia gorputzetik zabaldu ohi den lez. Soilik mutilaren zoriontasuna desio du, beraz, edateari uzteaz gain, xake partida honetan ere errenditu egingo da. Zuk irabazi duzu, eztal ezazu behingoz nire aurpegia. Baina libra ezazu mutila bere minez, nik jada galdu dut eta.
Edateari utziko dio, hala ere, badaki gauzak ez direla hain errazak. Mutila maite du baina min egin dio nahi gabe. Berriz ere. Ezin du itzaletik ihes egin. Mutila maite du baina beldur dio, eta alkoholaren kontua bigarren mailako aitzakia tentela da, umekeria. Garai batean, benetan pertsona ona zela sinistu zuen. Uste zuen erruduna mutila zela, bera ordea, arrazoiaren jabe. Baina mutilaren aupegia bere osotasunean antzeman zitekeen bitartean, bereak alde ilun bat zuen, partzialki.
"Ez zara dirudizuna, kabroia. Ez zara ona, ustelduta zaude. Koldarra zara eta sines nazazu, zurekin ez naiz deus ere zoriontsu izango. Ezin dut zugan konfidantza izan". Orduantxe konturatu zen ez zela ona, etzeukala arrazoirik. Bere irudi ideal fiktizioak irentsi zuen jada urte batzuk aurrerago, eta orain segika doakio momentu oro. Ez da, inolaz ere, izatea nahiko lukeen tipo hura, aitzitik, gezurtia da. Eta deabrua ere bada gezurtia, eta itzalak bitan banatzen du bere aurpegia.Gaur min egin dio. Eta konturatu da, beste behin, ezingo dela behar bezain adoretsu izan, itzalak alde argiztatuko begia irentsi baitio, minbizia gorputzetik zabaldu ohi den lez. Soilik mutilaren zoriontasuna desio du, beraz, edateari uzteaz gain, xake partida honetan ere errenditu egingo da. Zuk irabazi duzu, eztal ezazu behingoz nire aurpegia. Baina libra ezazu mutila bere minez, nik jada galdu dut eta.
1 comentarios:
Askotan maite dugun pertsona hori mindu egiten dugu, nahi gabe, pentsatu gabe. alkoholak bere papera du horko kasuan ere, hori ala da, baina edan aurretik argi eduki behar da guk edaten dugula alkohola, ez digula alkoholak guri edaten, ordea, askotan horrela gertatzen da.
Baliteke mutilak beste mutilarenganako konfiantza guztia galdu izana, zoritxarrez, konfidantza galtzea konfiantza lortzea baina askoz errezagoa da. Nire ustez mutil horren konfiantza berreskuratu nahi badu eta ikusita bere buruari engañatu egiten diola, argi dago lehenago bere buruarekiko konfiantza lortu beharko duela. Hausnartu egin beharko luke zein den bere egoera eta ondoren ikusi beharko luke bera den moduan pertsona paregabea,zoragarria,ona...(eta beste milioika adjetibo jarri genezake, dudarik gabe, onak, argi dago)eta batez ere lagun eta bikote ezinobea dela. Itzal hori kutxa baten barruan giltzapean utzi eta eguzkiak itzalari irabazten dion lekuetatik joan beharko zen bakarrik, izaera bikoitz horri uko eginez.
Ez dut uste aukera egokiena izango denik mutil hori libre uztea maite izanez gero, batez ere beste mutila nahi duelako dagoelako honekin, eta zein bidetik joan behar duen bere erabakia da.
Ez dezala zapi zuria atera,segi dezala borrokatzen maite duenagatik.
Maitasuna zaila da, baina berezia.
Publicar un comentario en la entrada