Aurki bukatu den urteko Irailean egin genuen Alemaniara bidaia, parke tematikoen amorratua naizenez, Europako honenean astetxo bat pasatzeko oparia egin zidan Ibaiek. Indioen herrixka batean inspiratuta zegoen resort batean egin genuen lo, benetako Tipietan (hori bai, gureak kalefazioa zeukan, Iraila zen arren tenperatura -3 gradutara jaisten zelako gauez). Milaka anekdota eta momentu politez gogoratzen dugu herrialde germaniarrera eginiko bisita, eta noizbait itzuliko ginen promesa ere egin genuen. Ez naiz oso trebea bideo-muntaiak egiten, baina orogarritxoa besterik ez da hurren aurkezten dudan bideoa, bertan grabatutako eszenak erakusten dituena.PD: "ay por favor-ak" kendu ditxut :P ulertu bihar dabenak ulertuko dau.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada