Etxera heldu bezain laster, betiko errutinari ekin diot: MP3-a itzali, bazkaltzeko zer dagoen ikusi, disgustoak eragindako tripakomin efimeroa sufritu (lentejak) eta , azkenik, ordenagailua piztu. Gero Tuenti-n sartu naiz, baina ezer gutxi, argazki baten bizpahiru iruzkin eta ekitaldi baterako gonbidapena Kantzerraren inguruan egindako spot sentikorra erakusteko helburuarekin. Dirudienez, sari asko jasotako iragarkia da, alde kreatibo handia duelako edo.
Guzti honek klasean ikusitako Efikazia sariak ekarri dizkit burura. Izan ere, publizitatea saritzen duten ekitaldiek ez dute ohiartzun esanguratsurik, ez behintzat zine edota musika "ona" errekonozitzen duten zeremoniek bezain beste. Hala ere, interneten bilatuz gero, horrelako asko existitzen direla ikusi dut, eta publizista izatea nahi duen pupiloa naizen heinean, apur bat lotsatu naiz hauetako bat bera ere ez ezagutzen ez nuelako. Beraz, kontzientzia garbitzeko edo, informazio bila hasi naiz.
Publizitatearen kreatibitatea saritzen duten ekitaldi asko antolatzen dira munduan zehar: Hego Amerikan Sol sariak ditugu, eta, garrantzi handikoa da ere -garrantzitsuena agian, nazioarte mailakoa baita-, Cannes Lions jaialdia. Azken finean, agentzien sormen lana saritzen da, iragarki deigarriak, dibertigarri eta entretenigarrienak, aurrerago erakutsitako bideoa bezalako sentikorrak direnak.

Baina, aizu! Non gelditu da publizitatearen benetako funtsa? Sari horiek kreatibitatea dute aztergai, hala ere, ezin dugu ahaztu guzti honen azken helburua iragarleari mesede egitea dela. Publizitatea ez da 30 segunduko bideo "kuttun" soila, ikerketa eta azterketa prozesu izugarria ezkutatzen da spot horien guztien atzean. Dirua inbertitzen da diru gehiago lortzeko, estrategiak antolatzen dira jendeak gure produktua eros dezan. Nork saritzen du guzti hau, ordea? Ba, Efikazia sariek, aurrerago esan bezala.
Efikazia edo eraginkortasun sariak -Premios Eficacia, bere izen originalean-, 1997. urtean sortu ziren, publizitate komunikazioak iragarleen eta enpresa munduan duen pisuaren errekonozimendu falta hori ekiditeko. Iragarleek antolatzen dituzte (Iragarleen erakunde Espainiarrak) beraiek zein agentziek egindako lan ona saritzeko helburuarekin. Beraz, esan bezala, ez dira kreatibitatean soilik zentratzen, lortutako emaitzak, notorietateak zein salmenten areagotzeak eta lortutako beste motako errentagarritasunak ere haintzat hartzen dira. Azken finean, efikazia da publizitatearen ardatza.
Ordea, ez dut hainbeste ezberdintasun aurkitzen jaialdi honen eta kreatibitatea abiapuntutzat hartzen duten ekitaldien artean. Egia da, bai, Efikazia sariek hobeto biltzen dutela publizitate eta komunikazioaren filosofia erreala, baina azken finean espektakulo hauek agentzien eta iragarleen ohiartzun mediatiko positiboa bilatzen dute (positiboa diot, ondo egindako lana saritzen delako, ez urteko porrot finantziero handiena). Nire aburuz, sari hauek, balorazio-objektua edonolakoa izanda, publizitatearen publizitate dira; Stanley Bendelac epaimaiko kideak dioen lez, "sariak onuragarriak dira iragarleentzat, eta, azken finean, gure ogibidea horretan oinarritzen da".
Alde positiboa ere badute sariek, ondo eginikoa ezin hobeto
datorkigulako ikasten ari garenoi, batez ere orain, Sistema eta prozesuen ikasgairako komunikazio plan bat egin behar eta masa-suizidio bat antolatzeko gutxi falta zaigularik. Bromak alde batera utzita, Efikazia sarien beste altxor bat, urte ezberdinetako irabazleen marketing eta komunikazio estrategiak batzen dituen liburua da. Helburuak, jorratutako bide kreatiboaren azalpena eta agentzia zein iragarlearen fitxa teknikoak eskaintzen ditu.
Ekonomiaren munduan pixka bat murgiltzearren, interesgarria litzateke inbertsio-konparazio/balorazio bat egitea, hau da, 2009an publizitatean gehien gastatu duten 20 iragarleen zerrenda hartu, eta Eraginkortasun handiena izan dutenekin alderatu (Efikazia sarien irabazleak direnak, noski).
Irudian ikusi daitekeenez (ez bada argitasun nahikoaz ikusten, zabaldu irudia bertan klik eginez, edo bisitatu iturri originalak: Infoadex eta Efikazia sarien irabazleen zerrenda), asko inbertitzeak ez du eraginkortasun handia bermatzen, izan ere, 20 iragarle xahutzaileen artetik, soilik hiruk jaso dute Efikazia Sari printzipala. Alde batetik, Linea Directa Aseguradora dugu, rankinean 16. inbertsore bezala eta sarietan Urrea eskuratu duena; ondoren Telefonica, guztien artean gehien inbertitu duena eta zilarrezko dominarekin konformatu behar izan dena; eta azkenik Coca Colak ere jaso du bere lanaren errekonozimendua (hirugarrena podiumean), 35, 2 milioi euro publizitatean gastatu ondoren.
Bukatzeko, Ignazio fernandez Simal BMW group Iberica-ko zuzendariak esandako hitzak ekarriko ditut ariketaren sintesi gisa: "Efikazia sariek balioa ematen diote gure ogibide eta jorratutako lanari (...), kulturaren sustatzaile dira, hezi egiten dute eta ikasle zein profesionalen formakuntzan berebiziko garrantzia dute". Hauxe horrela izanda, datorren edizioaren zain egon beharko dugu!
Ah! Ezin naiteke joan aurki irabazlea den IKEAren spot-a eskegi gabe, guzti honen ondoren, barkaezina litzateke. Ziur guztiori ezaguna egingo zaizuela.
Efikazia edo eraginkortasun sariak -Premios Eficacia, bere izen originalean-, 1997. urtean sortu ziren, publizitate komunikazioak iragarleen eta enpresa munduan duen pisuaren errekonozimendu falta hori ekiditeko. Iragarleek antolatzen dituzte (Iragarleen erakunde Espainiarrak) beraiek zein agentziek egindako lan ona saritzeko helburuarekin. Beraz, esan bezala, ez dira kreatibitatean soilik zentratzen, lortutako emaitzak, notorietateak zein salmenten areagotzeak eta lortutako beste motako errentagarritasunak ere haintzat hartzen dira. Azken finean, efikazia da publizitatearen ardatza.
Ordea, ez dut hainbeste ezberdintasun aurkitzen jaialdi honen eta kreatibitatea abiapuntutzat hartzen duten ekitaldien artean. Egia da, bai, Efikazia sariek hobeto biltzen dutela publizitate eta komunikazioaren filosofia erreala, baina azken finean espektakulo hauek agentzien eta iragarleen ohiartzun mediatiko positiboa bilatzen dute (positiboa diot, ondo egindako lana saritzen delako, ez urteko porrot finantziero handiena). Nire aburuz, sari hauek, balorazio-objektua edonolakoa izanda, publizitatearen publizitate dira; Stanley Bendelac epaimaiko kideak dioen lez, "sariak onuragarriak dira iragarleentzat, eta, azken finean, gure ogibidea horretan oinarritzen da".
Alde positiboa ere badute sariek, ondo eginikoa ezin hobeto
Ekonomiaren munduan pixka bat murgiltzearren, interesgarria litzateke inbertsio-konparazio/balorazio bat egitea, hau da, 2009an publizitatean gehien gastatu duten 20 iragarleen zerrenda hartu, eta Eraginkortasun handiena izan dutenekin alderatu (Efikazia sarien irabazleak direnak, noski).
Bukatzeko, Ignazio fernandez Simal BMW group Iberica-ko zuzendariak esandako hitzak ekarriko ditut ariketaren sintesi gisa: "Efikazia sariek balioa ematen diote gure ogibide eta jorratutako lanari (...), kulturaren sustatzaile dira, hezi egiten dute eta ikasle zein profesionalen formakuntzan berebiziko garrantzia dute". Hauxe horrela izanda, datorren edizioaren zain egon beharko dugu!
Ah! Ezin naiteke joan aurki irabazlea den IKEAren spot-a eskegi gabe, guzti honen ondoren, barkaezina litzateke. Ziur guztiori ezaguna egingo zaizuela.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada